XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mr Pittek bidali nau.
Kolokazio Bulegotik.
Utzi egin zituen fitxak.
- Fitxetan ere Miss Crailek bakarrik idatz al dezake tintaz?- galdetu zion Leamasek.
- Bai.
Hantxe utzi zuen, eta piska batean zalantza egin ondoren, liburu bat hartu eta azalari begiratu zion.
Laugarren alea baino ez zuten, antza.
Ordubata zen eta Leamas goseak akabatzen zegoen; hala, Liz Gold lanean ari zen lekura hurbildu eta esan zion: - Zer gertatzen da bazkaltzeko garaian?.
- A, nik ogitartekoak ekartzen ditut - apur bat lotsatua zirudien.
Hartzazu zerbait nireetatik nahi baduzu.
Ez dago kaferik inon inguru honetan.
Leamasek buruari eragin zion.
- Kanpora joango naiz, eskerrik asko.
Erosketa batzuk dauzkat egiteko.
Leamas ate mugikorren artetik nola ateratzen zen begira geratu zen Liz.
Ordubi t`erdiak ziren itzuli zenean.
Whisky usaina zerion.
Poltsa bat zekarren barazkiz betea, eta beste bat bestelako jatekoekin.
Gelatxoaren zoko batean utzi zituen eta mantso-mantso hasi zen berriro arkeologia liburuetan lanean.
Hamar bat minutu zeramatzan liburuak markatzen Miss Crail begira zuela ohartu zenean.
-
Eskilaren erdialdean zegoen Leamas, eta beherantz begiratu behar izan zuen esateko: